XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) gau-gedarrik entzunazkero sentzunak otziturik geldituten yatazana; eta iñori zer itzalik entzunazkero, buru-narrua yagi ta ikaratu egiten yatan, bizia an ba'legoan lez; zer ikaragarriz narruak artu-alean anditurik nago orain; eriotza- gogaiak egunean-eguneango dodaz-eta, zerik itzalenak be ikara bat bera be ezin emon dauste.

Barriro aurrera SEYTON

Zegaitik izan dok arako kallazia?

SEYT.- Bakaldunoa il da, ene yaun.

MACB.- Geroago il bear eukean, biar, olan itz onentzako bi izango litzakean aldirik-eta...

Biar, eta biar eta biar or dator oinkadatxoka ta erdi-tatarrez, egunik-egun, itzaren atzeneko txataltxoa be esateko bagarik esana izan arte; eta gure atzo guztiak zoroai argi egin dautse eriotza austsurako bidean.

Itzali, itzali, argizapitxo labur ori!

Ibili dabilen itzala baño ezta bizitzea; antzezlari errukarri yatsu; antzeztegian dagoen bitartean bein arropuztu, bein asarratu egiten yatsu ta, gero, ez dozu aren barririk geiago; ergelaren ipuin dirudi; zarata ta bizitasunez betea, baña mamirik bagakoa.

GEZNARI bat aurrera

Miñari eragiteko ator i, eztok?

Arin esan esatekoa.

GEZN.- Ene yaun eskartsu, diñodana neuk ikusia dala esan bear neunke nik, baña ez dakit zelan esan.

MACB.- Tiruk, ba, esan egik, txotxo.

GEZN.- Mendi-tontorrean zai nengoalarik, Birnam-aldea begiratu dot eta, begiratuaz bat, basoa igika asi dala, zirkin egin dauela iruditu yat.

MACB.- Yopu guzurti ori!

(Yo egiten dau).

GEZN.- Onan ez ba'da, betor zure asarrea nigana.

Emendik iru legoa-bidean ikusi zengike ba-datorrela; ibili dabilen basoa diñot.

MACB.- Guzurra ba'dok ik diñokana, bizirik eskegiko aut, gosearen gosez irrintzi egin arte; egia ba'dok, ostera, ik ostera, ik esana, ez yaustak ardura euk beste orrenbeste egingo ba'daustak be.

Iskilluak artu, iskilluak artu eta landara goazen!

Egia ba'da orrek autortuten dauena, ez dago ez emendik alde-egiterik, ezta emen geldi yarraiterik be.